LANBAI azoka

Lan munduarekin harremanetan jarri nahi duzu?

Etorri LANBAI azokara.


Mondragon Unibertsitateak, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioaren babesarekin,  ekainaren 22an, 10:00etatik 14:00etara, V Enplegu eta Formazio Azoka antolatuko du. Hain zuzen ere, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean duen 11. eraikinean izango da.

Ekimen hau, une honetan lan bila dauden edo goi mailako formazioaren inguruko informazioa jaso nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Azoka lau gunetan bereiztuta egongo da:

  • Formazio gunea.
  • Enpresa gunea.
  • Lan poltsa gunea.
  • Elkarrizketa gunea.

Ez daukazu izena eman beharrik. ZATOZ AZOKA BISITATZERA!

Harremanetarako pertsona

Loramendi 4, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
T +34 943 712 185


sazpilikueta@mondragon.edu