Helburuak
Zergaitik V Enplegu eta Formazio Azoka?
MONDRAGON UNIBERTSITATEAk bere misioan ondoko hau jasotzen du:
“MONDRAGON UNIBERTSITATEA unibertsitate kooperatiboa, erabilera publikokoa, MONDRAGONen integratua, gizarte-ekimenekoa, gizarte-bokazioduna eta irabazteko asmorik gabea da. Haren misio nagusia gizartea eraldatzea da, pertsonen prestakuntza integralaren eta ezagutzaren sorreran eta transferentziaren bidez.
Arreta berezia jartzen dugu gure ikasleen kalitatezko ikaskuntza integralean. Horrek, ezagutza tekniko eta zientifikoez gain, esperientzia kooperatibotik eratorritako gaitasunak eta balioak eskaintzen dizkie, gure ikasleak gizartea eraldatzeko eragile aktiboak izan daitezen eta, enpresa/erakundeen eta ekintzailetzaren garapenaren bidez, aurrerapen humanistikoa, teknologikoa eta ekonomikoa bultza dezaten…”
Paragrafo hauetan dioenari jarraituz, hainbat konpromiso ditu MONDRAGON UNIBERTSITATEAk bere gain hartuta, formazioa, ikerketa… Eta guzti hauekin batera, gure ikasleak, lan munduarekin harremanetan jartzea.
Gai hau urteetan zehar egiten egon garen zerbait da eta lortu ditugun emaitzak, gizarteak aitortze dizkigu. Horren harira, Mondragon Unibertsitateko LANBAI V Enplegu eta Formazio azoka antolatzera goaz ekainaren 22an, oraingo hontan eta laugarren urtez, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioaren babesarekin.
Azoka honen helburuak bi dira:
- Graduatuak eta enpresa eta erakundeak harremanetan jarri.
- Enpresa eta erakundeetara sarrera errazago bat izateko formazio eskaintza espezializatua bisitariei ezagutarazi.