Tailerrak
Tailerrak
LANBAI V Enplegu eta Formazio Azokaren aurreko egunetan, enpleguari lotutako hainbat tailer eskainiko dira Arrasaten, KULTURATEn, interesa duten pertsona guztientzat.
Sarrera irekia da tailer guzti hauentzat baina plaza mugatuak daudenez, izena eman beharra dago. Horretarako, orriaren azpiko aldean dagoen IZENA EMAN botoian klik egin eta bete ezazu formularioa.
Proposatzen diren tailerrak, osagarriak dira bata bestearekiko baina banaka ere egin daitezke. Hirurak eginez gero, laneratze prozesu osoa ikusteko aukera egongo da.
Ekainak 19, astelehena, 10:00etatik 13:00etara:
"Marka pertsonala: nola etekina atera lan elkarrizketa batetan zure konpetentziak eta enpresak behar dituenak azalduz"
Tailer hontan landuko diren gaiak ondokoak dira:
- Zer da "Marka Pertsonala"?
- Nola sortu zure marka, balioak (faccebook, twitter, LinkedIn...)
- Zer dira konpetentziak?
- Enpresa munduan baliagarriak diren konpetentziak
- Ni, pertsona
- Komunikazioa - lenguaia
- Estresaren kudeaketa
- Denboraren kudeaketa
- Aldaketa prozesuak
Hizlariak: Amaia Corrales eta María Alonso
Hizkuntza: Hartzaileen arabera zehaztuko da. Dokumentazioa, euskaraz eta gaztelaniaz egongo da
Plaza kopurua: 15
Ekainak 20, asteartea, 10:00etatik 13:00etara:
"Curriculum-a eta lan elkarrizketa"
Tailer hontan landuko diren gaiak ondokoak dira:
- Lan merkatua: nondik has naiteke?
- Enpresek lanerako eskatzen dituzten konpetentziak
- Curriculum-a
- Bideocurriculum-a eta curriculum interactiboa
- Lan elkarrizketa on bat egiteko jarraitu behareko pausoak
- Talde dinamika: norberaren curriculumaren ekoizpena
Hizlariak: Amaia Corrales eta María Alonso
Hizkuntza: Hartzaileen arabera zehatuko da. Dokumentazioa, euskaraz eta gaztelaniaz egongo da.
Plaza kopurua: 15
Ekainak 21, asteazkena, 15:00etatik 18:00etara:
"Hautaketa prozesuak"
Tailer hontan landuko diren gaiak ondokoak dira:
- Hautaketa prozesuak gainditzeko irizpideak
- Talde dinamika
- Eredu psikotekniko desberdinak
- Elkarrizketa baten Rol Playing-a
Hizlariak: Amaia Corrales eta María Alonso
Hizkuntza: Hartzaileen arabera zehaztuko da. Dokumentazioa, euskaraz eta gaztelaniaz egongo da
Plaza kopurua: 25